Gizartea -
Sutea
685 hektarea kiskalita Trebiñun
Suak zuhaitzak, sasiak eta nekazari-lursailak erraustu ditu; nola piztu zen argitzeke dago oraindik.
Erredakzioa
685 hektarea zuhaitz, sasi eta zereal kiskali ditu Trebiñu Konderrian (Burgos) piztutako suak; orain, Gaztelako Juntaren arabera, "kontrolpean" dago sutea.
Sua atzo, osteguna, arratsaldean piztu zen eta 137 zuhaitz hektareatan, beste 137 sasi eta 411 nekazari-landa hektareatan eragin du.
Soria eta Burgoseko bost helikopterok hartu dute parte sua itzaltzeko lanetan, baita Zaragozako bi hegazkin urlehortar eta Errioxako bi zama-hegazkin ere.
Gainera, lurreko bost taldek, Gaztela eta Leoneko eta Arabako suhiltzaileekin batera, baita auzoko eta inguruko nekazariekin ere, Araban dagoen lurralde burgostarreko sutea itzaltzen lagundu dute.
Auzokoen arabera, sutea Frankuko zereal-lusail batean piztu zen eta Juntak esan duenez, oraindik ez dago argi nola hasi zen.