Gizartea -

Zirkulazioa

Bi gazte zauritu dira Fontellasen izandako istripu batean

Zaurituetako bat larri dago. Biak Ribadoradakoak dira. Motozikleta batek furgoneta baten aurka talka egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ribaforadako (Nafarroa) bi bizilagun zauritu dira, horietako bat, larri, Fontellas herrian izandako zirkulazio istripu batean.

Foruzaingoak azaldu duenez, istripua 14:00etan jazo da. Ordu horretan, motozikleta batek furgoneta baten aurka talka egin du. Horren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuan zihoazen bi gazteak zauritu dira, A.G.R. (29 urte), larri, eta I.O.R. (26), arin. Biak ospitalera eraman dituzte.

Bestalde, furgonetako gidaria ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa