Gizartea -

Gipuzkoa

Sute handi batek surf taula enpresa bat kiskali du Oiartzunen

Sei suhiltzaile ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Oiartzungo sutea. Argazkia: EiTB
Oiartzungo sutea. Argazkia: EiTB
Sute ikusgarria piztu da arratsaldean Oiartzungo 'Olatu' lantegian

0:47

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handia piztu da gaur arratsaldean surf taulak egiten dituen enpresa batean, Oiartzunen (Gipuzkoa), eta lau suhiltzaile parketako langileak bertaratu dira.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, sua 17:00ak aldera piztu da Olatu konpainiak Ugaldetxo industriguneko Olagarai kalean duen pabilioi batean.

Aipatu enpresako langile bat sutea gertatu den lekuan bertan artatu behar izan dute kea arnasteagatik.

Sutea izan den lekura joan dira Donostiako, Bidasoako, Zarauzko eta Legazpiko suhiltzaileak, eta sua itzaltzeko lanean ziharduten sei lagun ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Gainera, beste bi ere artatu ditu industrigunera joan den anbulantzia batek.

DYAk karpa bat jarri du suhiltzaileak artatzeko, izan ere, sutea izan den enpresako materiala sukoia zen, eta Euskal Herrian dagoen tenperatura altuarekin batuta, egoera ez da batere erraza izan.

Suak erabat kiskali du pabilioia, eta garren tamaina zela eta, jendez hustu dituzte inguruko eraikin batzuk, eta GI-2132 errepidea itxi behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak Gizartea albisteak Oiartzun Gaurko azken orduko albistea