Gizartea -
Trafikoa
Hildako bat eta zauritu bat Corellan izandako istripu baten ondorioz
Azken orduotan Corellan jazo den bigarren istripua da; izan ere, atzo beste hiru lagun hil ziren inguru berean gertatutako beste istripu batean.
Erredakzioa
Corellako (Nafarroa) bizilagun bat, D.L.F. 22 urtekoa, hil da eta 29 urteko beste bat larri zauritu da Corella inguruan jazotako istripu baten ondorioz.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, ezbeharra 07:00etan jazo da, NA-6920 errepideko laugarren kilometroan. Antza, ibilgailua bidetik irten da eta zuhaitz bat jo du.
22 urteko gizonezkoa txoferraren ondoan zihoan eta istripua jazo den lekuan bertan hil da. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.
Zaurituak bularraldean traumatismo bat egin du, eta hasieran Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman duten arren, azkenean Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute, zauri oso larriak baitzituzten. Foru Polizia istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Ezbeharra 10:25ean gertatu zen, 201,8. kilometroan. Zaragozako noranzkoan zihoan auto bateko gidariak kontrola galdu eta errepideko hesiaren kontra talka egin ondoren, turismoak kartel handi baten zutabea jo zuen. Foruzaingoak ikerketa hasi du istripua zerk eragin zuen argitzeko.