Gizartea -

POLEMIKA

Gaika bildutako zaborra nahastuta jaso du kamioi batek Azkoitian

Polemika sortu dute Azkoitiko erabiltzaile batek hartutako irudiek: zabor bilketarako kamioi bat ageri da bideoan, gaika bildutako hondakinak kamioi berean, denak nahasita, jasotzen.

Azkoitiko Aizpurutxo auzoan hartutako irudiek sortu dute polemika.
Azkoitiko Aizpurutxo auzoan hartutako irudiek sortu dute polemika.
Azkoitiko Aizpurutxo auzoan hartutako irudiek sortu dute polemika.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabiltzaile batek sare sozialen bidez zabaldutako bideoak hautsak harrotu ditu Azkoitian eta inguruan. Zabor bilketarako kamioi batek gaika bereizitako edukiontzietako zaborra dena nahasita jasotzen duela ikus daiteke bideoan.

Azkoitiko Aizpurutxo auzoan hartutako irudiak dira, eta bailaran zabor bilketaren kudeaketaz arduratzen den Urola Erdiko Mankomuniteak oharra kaleratu du, irudiak zabaldu orduko, zaborra modu horretan zergatik bildu den arrazoituz.

Mankomunitatearen arabera, Azkoitiko "landa eremuko" guneetan "2015etik arazo larriak" dituzte, ontzi arinen eta organikoaren edukiontzietan behar ez den hondakin kopuru handia biltzen delako. "Arazo hori konpontzeko hartutako erabakien artean dago landa eremuko ekarpen guneetako (Aizpurutxokoa, adibidez) hondakin mota guztiak errefusarekin biltzea; hainbat azterketen ondorioz, badakigu inpropio gehiago egon ohi dela puntu horietan", esan du enpresak.

Urola Erdiko Mankomunitateak bere oharrean azpimarratzen duenez, Azkoitiko Udalak azpikontratatutako Serbitzu enpresak biltzen du zaborra herri horretan. "Beraz, Azkoitiko Udalaren esku dago, gaur egun, hondakinen bilketaren inguruan egin beharreko jarraipena", gaineratu du.

Egoera bideratzeko lanean ari direla ziurtatu du Urola Erdiko Mankomunitateak : "arazoei irtenbidea emateko Azkoitiko Udalarekin eta herri horretan gaikako bilketa egiten duen Serbitzu enpresarekin adostuta, neurriak hartu izan dira egoera zuzentzeko. Hala, gaur egun, Azkoitiko herriguneko arazoa konpondu bada ere, landa eremuko arazoak mantendu egiten dira".

GHK-k ikertu egingo du

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) iragarri du ikerketa abiatuko duela auzia argitzeko.

Prentsa-ohar batean azaldu duenez, Aizpurutxoko gertakariaz gain, Urola Erdiko Mankomunitateko "beharrezko datu guztiak" bilduko ditu "gertatutako argitzeko eta ardurak, egongo balira, zehazteko".

Dena den, GHK-k gogorarazi du "mankomunitateen eskumena" dela udal-hondakinak jasotzea eta tratatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Azkoitia Eguneko albisteak