Gizartea -

Nafarroa

Berriozarko igerilekua jendez hustu dute, sute batengatik

Cordovillako suhiltzaileak eta helikoptero bat mobilizatu dituzte. Helikopteroak igerilekutik ura hartzea errazteko, jendez hustu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua piztu da arratsaldean Larragetako zereal zelai batean, Berriobeiti udalerrian. Antza denez, tren batetik eratorritako txispa batek piztu du sua. Hala ere, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 15:45ak aldera sua itzaltzea lortu dute.

13:56an piztu da sua AP-15 autobideko 101. kilometroan. eta sutearen tokira trafikoko bi patruila eta Ingurumeneko eta Herritarren Segurtasunerako patruila bana bertaratu dira.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Cordovillako suhiltzaileak, foruzainak eta helikoptero bat mobilizatu dituzte. Era berean, helikopteroak Berriozarko udal igerilekutik ura hartzea errazteko, jendez hustu dute.

Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, arratsaldeko ordubiak baino minutu batzuk lehenago izan dute sutearen berri. Antza denez, trenak eragin du sua, Larragetatik igarotzerakoan. Suak oraindik uzta jasotzeko zuen zereal zelai bat kaltetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak gaur Gizartea Albisteak Berriozar azken ordukoa Kiroldegiak gaur