Gizartea -
Aaiun-en
Ministerioak ezeztatu egin du kanariarrak 'giltzapetuta' daudela
Kanpo Arazoetarako Ministerioak ziurtatu duenez, Espainiako Etxea egoitzan daude "bertako agintariek aholkatuta".
Erredakzioa
Kanpo Arazoetarako Ministerioak ezeztatu egin du saharar herriaren aldeko manifestazio batean parte hartzeagatik Aaiun-eko Espainia Etxe egoitzan dauden espainiarrak etxean giltzapetuta daudenik eta, ziurtatu duenez, aipatutako egoitzan "bertako agintariek aholkatuta" daude.
Ministerioko iturrien arabera, espainiarretako batzuk euren kabuz joan dira Espainia Etxe egoitzara, eta beste batzuk agintariek aholkatuta, manifestaldian gertatutako istiluak ikusi eta gero.
Erakundeak zabaldu duenez, Espainiak Marokon duen enbaxadako funtzionaria Aaiunerako bidean da 14 kanariarrekin bildu eta bertako agintari eta Poliziarekin egin beharreko lanak arintzeko.