Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Urruntze agindua hautsi eta emazte ohia jo du, Bilbon

Biktimak senar ohia etxeko atarian aurkitu zuen, elkarrekin eztabaidan hasi ziren eta ustezko erasotzaileak aurpegian jo zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, eztabaida batean emazte ohia jo eta urruntze agindua hautsi izana leporatuta.

Gertakariak 19:00ak aldera jazo omen ziren. Agente batzuei jakinarazi zietenaren arabera, emakume batek erasoa jasan zuen Abando auzoan, eta bertaratutakoan, biktima etxebizitzatik kanpo aurkitu zuten; aurpegian zenbait kontusio zituen.

Emakumearen esanetan, etxebizitzatik kalera ateratzen ari zenean, senar ohia aurkitu zuen etxeko atarian, eta harekin eztabaidan hasita, hark jo egin zuen.

Ertzainek atarian bertan aurkitu zuten susmagarria, eta biktimarengandik urruntzeko agindu bat zuela baieztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten.

Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta zerbitzua: 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea