Gizartea -

Asteazkenetik aurrera

Ziklomotorrek IAT eginda duten kontrolatuko du Jaurlaritzak

Derrigorrezko ikuskapenetara ez aurkezteak 200 eta 500 euro bitarteko isuna izango du. Kalkuluen arabera, jabeen %74k ez dute ziklomotorra Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egitera eramaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditu ez duten ziklomotorrak kontrolu eta zigorrak jartzeko kanpaina abian jarriko dute Eusko Jaurlaritzak eta Polizia lokalek. Azken datuen arabera, ibilgailuen %74k dira azterketa hori egiten ez dutenak .

Irailaren 1etik aurrera, "kontrol zorrotzak" jarriko direla gogoratu du Industria Sailak gaur kaleratutako ohar batean. Kontrol horien helburua derrigorrezko azterketak egin ez dituzten gidariak aurkitzea eta zigortzea da.

Zigorrak 200 eta 500 euro bitartekoak izango dira.

Ziklomotorren istripuan izaten diren biktimak oso gazteak izaten dira, 15 eta 17 urte inguru izaten dituzte.

Industria Sailaren datuen arabera, ziklomotorrak ibilgailuen %6 dira; hala ere, istripuen %18 izaten dituzte.

2008tik, Euskadin ziklomotorrentzat derrigorrezkoa da Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasatzea. Lehen azterketa matrikulatu eta hiru urtera egin behar dute eta hortik aurrera bi urtetik behin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea