Gizartea -

Eraso xenofoboa

Jaurlaritza herri-akusazioa izango da Lantaronen erasoaren auzian

Uztailaren 14an eraso larria jasan zuten lau langile senegaldarrek Arabako Lantarongo industrialdean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza herri-akusazioa izango da Lantaronen erasoa jasan zuten langile senegaldarren auzian. Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Gobernu Bilerak oniritzia eman dio herri-akusazioa izateari, "arrazakeriaren kontra egiteko Espainiako ordenamendu juridiko-penalean jasota dauden neurriak sustatzeko asmoz".

Zabaletaren ustez, uztailean izandako erasoa "larria izan zen eta eragin xenofoboa izan zuen", eta horrelakoei aurre egin behar dizkiete; izan ere, "Jaurlaritzaren zeregina ere bada elkarbizitza zaintzea eta arrazakeriaren kontra borrokatzea".

"Arrazakeriak eta xenofobiak zuzenean egiten diete eraso Euskadiko elkarbizitzaren eta aniztasunaren oinarrizko balioei, eta lakra horien kontra borroka egiteak lehentasuna izan behar du gizartearen kohesioari eusteko", adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

"Jaurlaritzaren jardunak tinkoa eta irmoa izan behar du elkarbizitzako balio komunak defenditzerakoan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea