Itxi

2017/06/27

20:15

Gizartea

Osasuna

Gipuzkoa, Alzheimerraren aurkako sendagaiaren bila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lurraldeko 200 pertsonak azterketa europar batean parte hartuko dute, gaixotasuna sendatu ahal izateko botika bat bilatzeko.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoako 200 pertsonak Alzheimerraren aurkako ikerketa europar batean parte hartuko dute, gaixotasun hori sendatzeko botika bat bilatzea xede.

Orotara Europa osoko 2.000 bizilagunek hartuko dute parte ikerketan, eta, bertan izango diren 36 erakundeen artean, Cita Alzheimer gipuzkoarra egongo da. Europar Batasunak diruz lagundutako European Preventión of Alzheimer's Dementia (EPAD) ekimenaren parte egingo dute azterketa.

Hain zuzen ere, sintomak oraindik garatu ez dituzten baina burmuina gaixotzea eragiten duten proteina toxikoak dituzten pertsona osasuntsuak dira proban parte hartuko dutenak. Alzheimerraren aurkako hainbat sendagai probatuko dituzte.

Pablo Martinez-Lage Cita Alzheimer fundazioko zuzendari zientifikoak azaldu duenez, gaur egun jakin daiteke pertsona baten burmuinean aipatutako proteinak pilatzen ari diren.

Horren ondorioz, gaixotasunaren beste ikuspegi bat izan dute zientzialariek azken urteetan.

Sintomarik gabeko 1.000 pertsonak parte hartu zuten ikerketa baten arabera, 70 urtetik gorako lagunen % 30-40k Alzheimerra dute, fase aurrekliniko batean.

Gipuzkoak ez ezik, Bartzelonak, Edinburgok, Tolosak (Okzitania) eta Amsterdamek ere hartuko dute parte ikerketan.

2050 urterako, baliteke 115 milioi pertsonak izatea Alzheimerra mundu osoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;