Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, kobrezko kablea lapurtzeagatik
Atxilotua eta ihes egitea lortu duen beste gazte bat arketa batzuk manipulatzen harrapatu dituzte. Dirudienez, kobrezko kablea osten ari ziren.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 22 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Azpeitian (Gipuzkoa), arketa batzuetatik elektrizitate-kableak osten harrapatu ondoren.
02:00ak aldera, uniformerik ez zeraman Ertzaintzaren patruila batek bi gizon topatu ditu Azpeitia kanpoaldean arketa bat manipulatzen.
Susmagarrietako batek ihes egitea lortu du, baina bestea atxilotu eta identifikatu egin dute. Agenteek motxila bat eta kobrezko biribilki bat atzeman dizkiote.
Agenteek lau arketa manipulatuta eta barruko kableak moztuta aurkitu dituzte. Gainera, inguruetan, kable gehiago aurkitu dituzte, moztuta eta biribilki batzuetan bilduta, eramateko prest
Atxilotua epailearen esku utziko dute, beharrezko eginbideak betetakoan