Gizartea -

Zaramaga auzoan

Hiru kontainer erre dituzte Gasteizen eta Gorlizen

Kale-indarkeria edo baldarkeria izan den ikertzen ari da Ertzaintza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek papera birziklatzeko bi kontainer erre dituzte bart Gasteizen. Kale-indarkeria edo baldarkeria izan den ikertzen ari da Ertzaintza.

Lehenbizikoari ordu batean eman diote su, Elgoibar kalean, eta bigarrenari ordu biak laurden gutxi aldera, Gasteiz Taldearen kalean. Biak ala biak Arabako hiriburuko Zaramaga auzoan gertatu dira

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, suaren ondorioz, ibilgailu bat kaltetu da eta edukiontzietako bat guztiz kiskalita geratu da.

Gorlizen, berriz, kontainer bat eta koltxoi bat erre dituzte gaur, goizeko 11:00etan. Oraindik ez dute suaren jatorria zein izan den argitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea