Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EHU Boloniara egokituta dagoela baieztatu du Goirizelaiak
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aitortu du "zalantzak" egongo dire ikasturte berrian, baina "garaiz" erantzunak emateko lan "asko" egin dutela ziurtatu du.
Erredakzioa
Iñaki Goirizelaia errektoreak ziurtatu du Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Boloniako Prozesura egokituta dagoela jada.
"Gradu eta graduondoko guztiak goi hezkuntzako espazio europarrera egokituta dauden lehen urtea da", adierazi du gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.
Goirizelaiaren esanetan, hastear dagoen ikasturtean "zalantza batzuk" daude, baina lan "asko" egin dute "garaiz" erantzunak eman ahal izateko.
Errektorea "harrituta" agertu da, ikasleek informazio gutxi baitute gradu eredu berriari buruz. "Informazio zehatza eta erantzun guztiak eskaintzen dituen webgune bat daukagu", gogorarazi du.
Garraioa
Bestalde, metroa Leioako campusera iristea eskatu du Goirizelaiak, hori baita "behin betiko konponbidea".
"Denok dakigu Inbertsio handia dela, baina azkenean gauzatu egingo dute", gaineratu du.