Gizartea -

Bilboko itsasadarra

Bigarren leptospirosi kasu bat baieztatu du Osakidetzak

Horrez gain, balizko beste bi kasuren berri eman du. Dagoeneko Bilboko triatloian parte hartu zuten bost parte hartzaile daude behaketan.

Argazkia: EiTB
Leptospirosia duen triatleta batek 'informaziorik ez izatea' salatu du

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak baieztatu dutenez, Bilboko triatloian parte hartu zuen bigarren kirolari bati leptospirosia atzeman diote eta balizko bi kasu berri egon daitezke. Hasiera batean aipatutako hiru balizko kasuetatik bi baieztatu egin dira eta, horiez gain, beste bi gaixo egon daitezkeela jakinarazi du gaur Osakidetzak. Beraz, dagoeneko bost dira leptospirosia dela eta behaketan dauden kirolariak.

Aipaturiko iturriek ohar bidez jakinarazi dutenez, pertsona horiei egindako analitiken emaitzen zain daude. Dena den, horien osasun egoera ona dela azpimarratu dute.

Gaixotasuna dutela baieztatutako eta baieztatu gabeko pertsona guztiek (bost dira) parte hartu zuten pasa den maiatzaren 20an Bilboko triatloian.

Osakidetzaren eta Osasun Sailaren esanetan, leptospirosi kasu berriak izateko probabilitatea oso txikia da, batez ere, gaixotasunaren inkubazio aldia (5-14 egun, 2 egunetik 30 egunerako tartean) kontuan izanda.

Sukarra eragiten duen gaixotasuna da, eta normalean animalien pixaren bitartez kutsatzen dira gizakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Itsasadarra Bilbao Bilbo berriak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur