Gizartea -

Bilboko itsasadarra

Hiru dira leptospirosiak kutsatutako lagunak

Gainera, Bilboko itsasadarrean igeri egiteagatik gaixorik egin daitezkeen beste bi pertsonari analisiak egin dizkiete eta frogen zain daude.

Bilboko Itsasadarra.
Bilboko Itsasadarra.
Bilboko Itsasadarra.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak beste leptospirosi kasu bat baieztatu dute eta, ondorioz, hiru dira jada Bilboko itsasadarrean igeri egiteagatik gaixotu diren lagunak.

Joan den maiatzaren 20an egindako triatloian kutsatu ziren guztiak.

Beste bi pertsona gehiagok ere gaitza izan dezaketela uste dute eta analisiak egin dizkiete. Frogen emaitzen zain daude, gaixorik dauden edo ez baieztatzeko.

Nolanahi ere, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak azaldu dutenez, badirudi aurrerantzean kasu gehiago izango ez direla, gaitza inkubatzeko eta agertzeko denbora tartea 2 eta 30 egun artekoa delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Bilbo berriak Gaixotasunak Gaurko azken orduko albistea