Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

42 urteko gizon bat atxilotu dute Muskizen, genero indarkeria egotzita

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gizonak aurpegian kolpeak eman zizkion bikotekide ohiari. Ondorioz, biktima ospitalean artatu behar izan zuten, sudurra hautsita.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizon bat atxilotu zuten, atzo, Muskizen, emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, bikotekide ohia kolpatu zuen, sudur-hezurra hausteraino.

Muskizeko aparkaleku batean izan zen erasoa, auto baten barruan, 21:00ak inguruan. Biktimak Ertzaintzari kontatu zionez, eztabaida bat izan zuen bikoteak, eta ondoren, gizona emakumea jotzen hasi zen.

Biktimaren oihuak entzun zituzten inguruan zeuden hainbat pertsonek, eta erasotzailea geldiaraztea lortu zuten.

Erasoaren lekuan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa. Biktima, berriz, ospitalera eraman zuten.

Atxilotuak gaur goizean deklaratu du epailearen aurrean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Muskiz argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa