Gizartea -

Sute baten ondorioz

Arrate eta Eibar arteko errepidea itxi behar izan dute

Eibarko eta Markinako suhiltzaileen bi talde eta bi kamioi lanean izan dira kontrolpean dagoen sutea amatatzeko. Suak ez du etxerik harrapatu eta ez dute bat ere hustu behar izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarren, Urko mendiko magalean, sute bat piztu da arratsaldean, eta Arrate eta Eibar arteko GI-3950 errepidea itxi behar izan dute, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Sutea kontrolpean dago jada, baina 60 eta 70 hektarea inguru erre dira.

15:45ean piztu da sua errepide aldean, mendi magalean, eta Bizkaira hedatzen hasi da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera.

Eibar eta Markinako suhiltzaileak eta langile talde bi lanean izan dira garrak mendean hartu arte. Hala ere, zaintza lanetan jarraituko dute.

Suak ez du etxerik harrapatu eta ez dute bat ere hustu behar izan, Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea