Gizartea -
Aiara, Araba
Haurren kanpamentu bat hustu dute Erbin, euri-jasak direla eta
Getxoko eskautak dira, 8 eta 14 urte bitartekoak, eta denak ondo daudela adierazi du Ertzaintzak.
Agentziak | Erredakzioa
8 eta 14 urte bitarteko haur talde bat Erbiko kanpalekutik aterarazi du Ertzaintzak, gauean zehar izandako euri-jasak tarteko. 31 umeak eta 9 begiraleak Getxoko eskaut taldekoak dira.
Antza denez, euri zaparrada hasi zenean, kanpadendak urez betetzen hasi ziren, eta 22:00ak aldera, begiraleek laguntza eskatu zuten. Horren berri jasotakoan, Ertzaintzako, Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko kideak bertaratu ziren, umeak kanpalekutik ateratzeko. Ertzaintzak adierazi duenez, haur eta begirale guztiak ondo daude, eta oraingoz Lantenoko (Aiara) eskoletan jarraituko dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea