Gizartea -

Sanferminak

Gizon bat zigortu dute sanferminetan eraso jihadista bat simulatzeagatik

Motxila bat lurrean utzi eta 'Ala handia da' bezalako oihuak bota zituen. Su artifizialak ikusten ari ziren lagunen artean izua eragin zuen eta jendea ihesean joan zen.

Sanferminetako txupinazoa.
Sanferminetako txupinazoa.
Sanferminetako txupinazoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zigortu dute joan den uztailaren 6an, sanferminetako lehen egunean, eraso jihadista baten itxurak egin eta jendartean izua eragiteagatik, Iruñean.

Epaileak bi hilabeteko kartzela-zigorra eta 16 hilabetetan Nafarroako hiriburuan sartzeko debekua ezarri dizkio. Lau hilabetez egunero 960 euro ordainduz gero, espetxera joatea saihestuko du.

Gertakariak 23:15 inguruan jazo ziren, Yanguas eta Miranda kalean, jendea su artifizialak ikusten ari zenean.

Ebazpenaren arabera, inguruan jendetza bildu zela baliatuta eta izua eragiteko asmoz, gizonezkoak motxila eta poltsa bana lurrean utzi zituen eta arabiarrez oihuka hasi zen; besteak beste, 'Alau Akbar' (Ala handiena da) oihukatu zuen, eta horrek jendea beldurtuta ihesean joatea eragin zuen.

Zerbitzutik kanpo zegoen foruzain batek berehala atxiki zuen ustezko erasotzailea. Laster egiaztatu zuten ez zuela inolako arma edo lehergailurik. Dena susto batean geratu zen, baina orain zigortu egin dute desordena publikoa eragitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak San Fermin jaiak Gizartea bideoak Albisteak