Gizartea -

Sexu-erasoak

Bi adingaberi sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute Villabonan

Atxilotuak litxarreria denda batera zihoazen 10 eta 11 urteko bi adingaberi ukituak egin zizkien.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Villabonan (Gipuzkoa), 10 eta 11 urteko bi adingaberi ukituak egitea leporatuta, Herrizaingo Sailaren arabera.

Adingabeak, bi neska, litxarreria denda batera zihoazela, gizonezko bat bizikletaz atzetik segika zutela konturatu ziren. Haien ondotik pasatzean, bati bularra ukitu zion. Bi neskak dendan sartu ziren, eta ezezaguna haien atzetik sartu zen.

Behin barruan izanda, gizonezkoa adingabeei sexu-erasoa berriro egiten saiatu zen, eta horiek gurasoak zeuden plaza batera egin zuten ihes. Gertatutakoa kontatu eta gero, Ertzaintza ohartarazi zuten.

Patruila batek susmagarria handik gertu aurkitu eta atxilotu egin zuen, adingabekoei sexu-erasoa egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea