Gizartea -

2009ko datuak

Elebidek hizkuntza-eskubideak urratu dituzten 225 salaketa jaso ditu

Ahoz zein idatziz, arreta euskaraz ez jasotzeagatik eta Administrazioan errotuluak gaztelania hutsean egoteagatik jarritako kexak izan ziren horien % 95.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak, Elebidek, 225 kasu izan zituen 2009an, arreta euskaraz ez jasotzeagatik izan ziren, 2008an baino % 6 gutxiago.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Lurdes Auzmendik, eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak, Patxi Martinez de Marigortak, kanpaina berri bat aurkeztu dute gaur, herritarrek euskara edo gaztelania erabiltzeko duten eskubidea urratzen bada zerbitzu horretara jotzera bultzatzeko.

Ahoz zein idatziz, arreta euskaraz ez jasotzeagatik eta Administrazioan errotuluak gaztelania hutsean egoteagatik jarri zituzten kexa guztien % 95.

Gainerako intzidentziak, kontsultak (% 4,5) eskaerak (% 1) eta iradokizunak (% 0,5) izan ziren.

Beherakada izan arren, Auzmendiren ustez, Elebidek jaso dituen salaketak aztertuz gero, euskara eta gaztelania ez daude maila berean, eta bi hizkuntza ofizialen arteko simetria apurka-apurka lortzeko euskararen aldeko neurri positiboak behar direla azpimarratu du.

Auzmendik ez du zehaztu Administrazioko zein esparruk eragin dituen kexa gehienak, ezta horietako zenbatek jaso duten erantzun positiboa, eta laster aireratuko den 2009ko memoria kalean izan arte itxaroteko eskatu du.

Zerbitzu honen erabilera bultzatzeko abiatu duten kanpainari dagokionez, "Elebidek zure eskubideak babesten ditu" leloa izango du, eta mezu hori bihar hasi eta irailaren 14ra arte zabalduko da euskarri ezberdinen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea