Gizartea -

La Tejera industrialdean

Gizon bat zauritu da Urduñan, delta hegal batekin lur hartzen saiatu denean

18:00ak aldera eman da ezbeharra, La Tejera industrialdean. Osakidetzako helikoptero batek Gurutzetako Ospitalera eraman du zauritua.

Agentziak / Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat zauritu da gaur, 18:00ak aldera, Urduñan, delta hegal batekin lur hartzen saiatu denean, Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera.

La Tejera industrialdean eman da ezbeharra. Osakidetzako helikoptero batek Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman du zauritua, medikuek artatu zezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Urduña albisteak