Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, emakume bati ukituak egitea egotzita

Izapideak amaitutakoan, epailearen esku utzi dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 55 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Santurtzin, taberna batean emakume bati ukituak egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa igande goizaldean gertatu zen, 06:20an, Itsasalde kaleko taberna batean. Lekukoen arabera, gizonezkoa tabernako besaulki batean lo zegoen emakume baten gainera joan zen, eta gorputz guztian zehar ukituak egiten hasi zitzaion.

Gertatzen zena ikusita, lekukoek kargu hartu zioten erasotzaileari, Ertzaintza ohartarazi zuten eta erasotzailea atxiki zuten, agenteak heldu ziren arte.

Bertara iritsi eta gertatutakoa egiaztatutakoan, ertzainek 55 urteko gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuten, sexu askatasunaren kontrako delitua leporatuta.

Izapideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utzi dute.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi albisteak Bizkaiko albisteak Delituak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea