Gizartea -

Indarkeria matxista

Ehunka pertsona bildu dira Santurtzin, sexu erasoak salatzeko

Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu du, sexu askatasunaren kontrako delitu bat egotzita. Lo zegoen emakume bati ukituak egitea leporatu diote.

Ehunka pertsona bildu dira Santurtzin, sexu erasoak salatzeko. Argazkia: EiTB
Ehunka pertsona bildu dira Santurtzin, sexu erasoak salatzeko. Argazkia: EiTB
Ehunka pertsona bildu dira Santurtzin, sexu erasoak salatzeko. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen arratsalde honetan, 400 pertsona bildu dira Santurtziko Udaletxearen aurrean sexu erasoak salatzeko. Zehazki, taberna bateko besaulki batean lo zegoen emakume batek jasandako ukituak salatu dituzte elkarretaratze horretan.

Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizean, sexu askatasunaren kontrako delitu bat egotzita. Izan ere, lo zegoen emakume bati ukituak egitea leporatu diote.

Horren aurrean, Santurtziko Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etarako Udaletxearen aurrean. Elkarretaratzeak bost minutu iraun du, eta isilik egin dute protesta bertan bildu diren herritar guztiek.

SANTURTZI EiTB

Santurtziko Udalak jakitera eman duenez, elkarretaratzean 400 bat lagun elkartu dira, eta jaietako kuadrillak ere izan dira bertan.

Goizean, Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek (EAJ, Sí se Puede, EH Bildu, PSE-EE eta PP) gaitzespen irmoa adierazi dute horrelako ekintza guztien aurrean.

ELKARRETARATZEA SANTURTZI EITB

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa