Gizartea -

Ezbeharra

Emakume bat hil da Arangurenen (Bizkaia), trenak harrapatuta

82 urteko biktima pasabidetik igaro da, nahiz eta oinezkoentzako bidea itxita egon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko emakumezko bat hil da Zallan (Bizkaia) Balmaseda eta Bilbo arteko ibilbidea egiten zuen tren batek harrapatuta. Ezbeharra Aranguren auzoan gertatu da, 17:00ak aldera.

Feve konpainiaren arabera, ''La Papelera'' ezizenaz ezagutzen den pasabidean gertatu da istripua, Zallatik oso gertu. Oinezkoentzako bidea itxita egon arren, emakumea igarotzen hasi da, eta trenak harrapatu egin du.

Makinista emakumezkoa ohartarazten saiatu da, eta larrialdietarako balaztari eragin dio, baina, hala ere, ezin izan du ezbeharra saihestu. Larrialdi zerbitzuek emakumezkoaren heriotza berretsi besterik ezin izan dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea