Gizartea -

Loiuko aireportua

Bilbao Air sozietateak Loiuko aireportua handitu beharko litzatekeela dio

Jon Gangoiti presidentearen esanetan, bidaiari kopuruak azken urteotako gorako joerari eusten badio, arazoak izango dira.

Jon Gangoiti Bilbao Air sozietateko presidentea. Argazkia: EFE
Jon Gangoiti Bilbao Air sozietateko presidentea. Argazkia: EFE
Loiuko aireportua handitzeko aukera aztertzeko unea iritsi dela diote

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Gangoiti Bilbao Air sozietate publikoko presidenteak esan du Loiuko aireportua handitzeko aukera aztertzeko unea iritsi dela, azken urteotan bidaia kopurua nola hazten ari den kontuan hartuta.

2017ko lehen seihilekoan bidaiari kopuruak % 9,9ko hazkundea izan zuen eta hurrengo seihilekoan joera horri eusten badio, bost milioitara iritsiko litzateke, marka guztiak hautsita.

Gangoitik gogoratu du Loiuko aireportua urtean bost milioi bidaiari hartzeko eraiki zuela Santiago Calatravak, eta etorkizunean hura handitzeko aukera baztertu gabe.

Kopuru horretara heltzear daudela ikusita, aireportua nola handitu daitekeen aztertzeko unea iritsi dela uste du Gangoitik, egitasmoa gauzatzea AENAri badagokio ere.

"Hala egin ezean, arazoak izango ditugu aireportuan, batez ere goizean goizeko hegaldietan, 07:00etan eta 08:00etaran ateratzen direnetan", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa