Gizartea -

Marea biziak

Urteko marearik altuenak, ostiralera bitartean

Arratsaldean Nerbioi ibaiak gainezka egin du zenbait tokitan eta garaje batzuk urak hartu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marea bizien garaia da, eta gaurtik eta ostiralera bitartean urteko marearik altuenak izango dira. Arratsaldean, Nerbioi ibaiak gainezka egin du zenbait tokitan eta garaje batzuk urak hartu ditu.

Horrela, Itsasadarretik gertu diren aparkalekuetatik eta garajetatik ibilgailuak ateratzea gomendatu du Bilboko Udalak Zorrotzaurreibarrean eta Elorrietan. Izan ere, zona horietan itsasadarrak gainezka egiteko arriskua du asteazkeneko azken orduetan, eta ostiralera bitartean.

Udalak jakitera eman duenez, irailaren 8ko, 9ko eta 10eko itsasgorak urteko altuenak izango dira. Horregatik, Zorrotzaurreibarrean eta Elorrietan itsasadarrak gainezka egitea gerta litzateke.

Horrela, emariak batez ere arratsaldean eta eguneko azken orduetan egingo du gora. Konkretuki, irailaren 9an 18:30ean izango da unerik arriskutsuena eta 10ean, 19:15ean.

Iragarpenen arabera, arazo handirik ez dute sortuko mareek eta neurri batzuk hartuta kalte materialak saihestu egingo dira. Konkretuki, Itsasadarretik gertu diren ibilgailuak kentzearekin nahikoa izango da Elorrietan eta Zorrotzaurreibarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea