Gizartea -
Gertakizuna
Barrikada bat jarri dute FEVEren trenbidean, Alonsotegin
Hainbat langilek jarri dute barrikada, lan gatazka bat medio. Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez.
Erredakzioa
FEVEren tren zerbitzua ordu batez inguru etenda egon da gaur goizean Alonsotegin (Bizkaia), lan protesta baten ondorioz.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez, hainbat langilek barrikada bat jarri dute trenbidean, eta ondoren su eman diote.
Trenen joan-etorria etenda egon da Bilbo-Balmaseda linean, trenbidea garbitu duten arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea