Gizartea -
Gipuzkoa
Zenbait enpresa ebakuatu dituzte Usurbilen, gas isuri baten ondorioz
Gainera, N-634 errepidea ere itxi behar izan dute. Egoera guztiz kontrolatu dute bi orduan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Usurbilgo (Gipuzkoa) zenbait enpresa ebakuatu behar izan dituzte eta N-634 errepidea itxi dute gas-isuri baten ondorioz, suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.
Isuria 14:30ean jazo da. Ordu horretan, obretan lan egiten ari zen makina batek gas-hodi bat hautsi, eta “isuri handia” eragin du.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta enpresa gertuenak hustu dituzte. Gainera, N-634 errepidearen 200 metroko tarte bat itxi dute.
Naturgaseko teknikariak ere hara joan dira, eta isuria ixtea lortu dute, 16:30erako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea