Gizartea -
Eztabaida
Neira: 'Panpintxo bat izango nintzela uste zuten eta ustel atera zaie'
"Emakume batekin zirriak egin eta, gainera, txikitorik hartu ezin badut, ez dut bizi nahi"; hori da irakasleak zigorra jaso ondoren bere burua defendatzeko erabili duen esaldia.
Erredakzioa
"Emakume batekin zirriak egin eta, gainera, txikitorik hartu ezin badut, ez dut bizi nahi". Hori da Jesus Neirak, Genero Indarkeriaren kontrako Eskualdeko Behatokiaren Aholku Batzordeko presidente ohiak, mozkor gidatzeagatik zigorra jaso ondoren bere burua defendatzeko erabili duen esaldia.
"Garagardoa edateari uzten badiot, neure buruaz beste egingo dudala esango diot medikuari. Nahiago dut hiltzea garagardoa edo txikito bat edateari uztea baino", esan du Neirak. "Garagardo bat hartu behar dut, eta beharrezkoa da garagardo bat hartzea, urdaiazpiko txarrak sabela gero eta gehiago puztu dit eta", esan du Neirak Antena 3ri eskainitako eta Europa Pressek jasotako elkarrizketa batean.
"Erabili egin nahi izan didate, batera edo bestera. Gero neutralizatu egin nahi izan naute. Jarraian, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteari zuzendutako ostikoak, nire ipurdira zihoazen", esan du Neirak. "Joko honek aspertu eta nekatu egiten zaitu, eta horren aurrean, nekatu eta dena bertan behera uztera bultzatzen zaitu", gaineratu du.
Bestalde, Neirak esan du ez dela heroi bat. "Ez dut zerikusirik gauza horiekin". Horren harira, klase politikoak erabili egin duela baina kale egin diela esan du: "aukerako panpintxo bat izango nintzela uste zuten, eta ustel atera zaie". "Baina ez diet tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeei kale egin, ezin dena da egunero jendeak esaten duenaren zain egon; hori dela eta, karguaz nekatuta nengoen", azaldu du.
Errugabea dela berretsi du
Neirak bide-segurtasunaren kontrako delituarengatik 1.800 euroko multa ordaindu beharko du, komunitatearen aldeko lanak egin beharko ditu eta gidabaimenik gabe izando da hamar hilabetez, baina errugabea dela berretsi du. Adierazi duenez, "ez naiz ausartegia izan".
"Ospitaletik atera nahiz eta mugez, erreabilitazioaz, ....gain bizitza normala dudala esaten duten medikuaren txosten batzuk ditut. Medikamentu batzuk hartu behar ditut, eta ez naiz medikua, ez kimikaria, ez biologoa, eta ezin dut egun osoan gauzak zein osagai dituzten galdetzen egon", azpimarratu du Neirak. "Medikuaren ereduak esaten duenez, bi garagardo edo txikito bat hartu ditzaket, eta hori da nik edan nuena", gaineratu du.
Bestalde, autoarekin izandako istripuari dagokionez (kamioi batekin talka egin zuen), autoan sartzerakoan "primeran nengoen", eta ez nekien "ordu eta erdi geroago horrelakorik gertatuko zitzaidanik" esan du.
Astelehenean izan zuen epaiketa azkarrari dagokionez, ez zuen epailearen ebazpenaren aurka helegitea aurkeztu, bere abokatuak horretaz badakielako eta "berriko galduko zutela" eta "kontutan izango ez zituztela" esan ziolako.
Azkenik, bere egoeraren laburpena egin du. Neirak azaldu duenez, ez dio inori barkamena eskatu behar eta jendeak berari buruz pentsatzen duena ez zaio inporta. "Oso ondo ezagutzen dut Espainia. Orain dela urte asko bertatik alde egin nahi nuen. Estatuko Satanasen seme-alabak hegan egingo balute, ez genuke eguzkia ikusiko", esan du argi eta garbi.