Gizartea -

Bizkaia

Otxandiok 1936ko bonbardaketaren kontrako salaketa jarriko du

Orain dela 81 urte Otxandion egindako bonbardaketak 60 hildako baino gehiago utzi zituen Andikona plazan, gehienak umeak eta zibilak.

Otxandioko bonbardaketa. Artxiboko argazkia: EiTB
Otxandioko bonbardaketa. Artxiboko argazkia: EiTB
Otxandioko bonbardaketa. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otxandioko Udalak 1936ko uztailaren 22ko bonbardaketaren erantzuleen kontrako kereila jarriko du epaitegietan, gertatutakoa genozidiotzat eta gizateriaren aurkako krimentzat hartu daitekeela iritzita.

Hala jakinarazi du ostiral honetan Durango 1936 Kultur Elkarteak bere webgunean, Durangoko Udalak 1937ko martxoaren 31n, apirilaren 2an eta 4an bonbardaketak egin zituztenen kontrako kereila aurkeztuko duela iragarri ostean.

Otxandion, orain dela 81 urte egindako bonbardaketak 60 hildako baino gehiago utzi zituen Andikona plazan, gehienak umeak eta zibilak.

Europan gizarte zibilaren kontra egindako lehen bonbardaketa izan zen Otxandiokoa, Durango 1936 Kultur Elkarteak azaldu duenez.

otxandio bonbardaketa eitb

otxandio bonbardaketa eitb

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Frankismoa Arratia-Nerbioi Durangaldea albisteak