Gizartea -

Irteera operazioa

Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, goizean auto-pilaketak izan ostean

AP-8an izan dira arazo gehien, Kantabriarako noranzkoan, Santurtzitik sei kilometroko auto-ilarak izan baitira.

Auto-pilaketak irteera-operazioan. Argazkia: EiTB
Auto-pilaketak irteera-operazioan. Argazkia: EiTB
57.000 auto igaroko dira gaur Euskaditik

1:24

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normaltasuna itzuli da euskal errepideetara, goizean auto-pilaketa nabarmenak izan ostean, bereziki Santurtzin, Irunen eta Armiñonen, irteera operazioa eta Frantziatik Espainiako hegoaldera doazen milaka ibilgailu direla-eta.

Gauzak horrela, sei kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira A-8 errepidean, Santurtzitik, Kantabriarako noranzkoan, 12:15ak aldera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gainera, auto-ilarak izan dira beste hainbat euskal errepidetan, hala nola, A-8an, Irungo bidesarian, Bilborako noranzkoan (bost kilometroko auto-ilarak); AP-8an, Orio parean (bi kilometroko auto-ilarak); AP-1ean, Etxabarri Ibiñako bidesarian, Gasteizerako noranzkoan (lau kilometroko auto-ilarak); N-622 eta A-1 errepideen artean, Madrilgo noranzkoan (bi kilometroko auto-ilarak); eta A1 eta AP-1 errepideen artean, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan (bost kilometroko auto-pilaketak).

'Zuhurtzia eta arreta'

Asteburuan, trafiko-dentsitate handia espero du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, eta, horren aurrean, "zuhurtzia eta arreta" areagotzea gomendatu du.

Trafiko Zuzendaritzak egindako kalkuluen arabera, asteburu honetan eta abuztuko lehengoan metatuko da euskal errepideetan nazioarteko bidaietako trafiko gehien. Horri barne-mugimenduak gehitu behar zaizkio, astelehena, uztailak 31, jaieguna baita Gipuzkoan eta Bizkaian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak