Gizartea -
Istripua Huescan
Mendizale gipuzkoar bat erreskatatu dute Petrechema tontorrean
Beasaindarra Jakako Ospitalera eraman zuten atzo, tibia eta peronea hautsita antza.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 51 urteko mendizale gipuzkoar bat erreskatatu zuen atzo Anson (Huesca). Petrechema tontorra jaisten zegoenean, erori egin zen, Huescako Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaordetzak jakinarazi duenez.
Jakako Guardia Zibileko Mendi Taldeko bi pertsona, helikoptero bat eta mediku bat joan ziren istripua jazo zen lekura.
Beasaindarra Jakako Ospitalera eraman zuten atzo, tibia eta peronea hautsita antza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea