Gizartea -
Balearrak
25 urteko gizon bat hil da zazpigarren solairutik erorita, Eivissan
Ez dute argitu biktima nor den eta zelan amildu den, baina 'balconing' fenomenoarekin lotu dute kasua.
Erredakzioa
25 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Eivissako eraikin bateko zazpigarren solairutik erorita, 061 zerbitzuko iturriek Eferi jakinarazi diotenez.
Ez dute argitu biktima nor den eta zelan amildu den, baina ''balconing'' fenomenoarekin lotu dute kasua. Hain zuzen, hainbat turista gazte hil dira Balearretan azkenaldian hoteletako balkoietatik amildu ostean.
Herritar batek 07:10ean eman die ezbeharraren berri larrialdi zerbitzuei. Bertaratu direneko, gaztea hilda zegoela ziurtatu besterik ezin izan dute egin. Erorita egindako zauri larrien ondorioz hil da.
Jazotakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.