Gizartea -

Nafarroa

Gareseko gas-leherketan larri zauritutako gazteetako bat hil egin da

25 urteko gazteak astebete zeraman oso larri ospitaleratuta, joan den igandean kalean zegoela, etxebizitza batean jazotako gas-leherketa batek zauritu ostean.

Gas-leherketa izandako eraikinaren argazkia. Iturria: EFE
Gas-leherketa izandako eraikinaren argazkia. Iturria: EFE
Gas-leherketa izandako eraikinaren argazkia. Iturria: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Gareseko (Nafarroa) etxebizitza batean izandako gas-leherketaren ondorioz larri zauritutako gazteetako bat hil egin da. Nafarroako Erietxean astebete zeraman ospitaleratuta 25 urteko gazteak, oso larri, joan den igandean kalean zegoela, etxebizitza bateko gas-bonbona baten eztandak zauritu ostean.

Foru Gobernuak adierazi duenez, jazoera gertatu zen unetik garun-heriotza zuen gazteak, baina gaur jakinarazi dute ofizialki horren heriotza.

Guztira, 13 pertsona zauritu ziren, baina gehienek egunean bertan jaso zuten senda-agiria. Bi pertsona larri eraman zituzten ospitalera, eta horietako bat gaur zendu da.

Ikerketa zabalik dago, baina Guardia Zibilak zabaldutako lehen datuen arabera, litekeena da etxebizitzaren jabeak berak eztanda eragin izana, bere buruaz beste egiteko. Butano-bonbona bat ireki eta etxebizitzari su eman ziola uste da. Gizonezko hori ere leherketan hil egin zen.

Dolu-eguna biharko

Berria baieztatu denean, Gareseko Udalak ez-ohiko udal bilkura deitu dute eta bertan adostutako agiriaren arabera, elkarretaratzea deitu dute biharko 20:30ean Julian Mena Plazan, hildakoei eta euren senideei elkartasuna adierazteko asmoz. Gainera, dolu-eguna deitu dute biharko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur Gizartea bideoak Albisteak