Gizartea -

Nafarroa

Guda Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian

Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, latorrizko kaxa karratu batean zeuden armak, lurrez betetako zaku batean, San Tiburtzio presatik gertu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidasoa-Leitza Basozaintzako langileek lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian, Doneztebe (Nafarroa) parean.

Armak Nafarroako Guardia Zibilaren Komandantziara eraman dituzte. Materialaren jatorria eta historia aztertzeko probak egingo dituzte bertan, Polizia Judizialarekin elkarlean.

Basozain bat ingurua ikuskatzen ari zela aurkitu zituzten armak. Izan ere, presa urez hustu zuten, urtero garai honetan egiten duten moduan.

Soldadu naziek erabili ohi zituzten moduko bi pistola topatu dituzte. FB Random Vis pistola poloniar bat ere aurkitu dute, baita Gernikan egindako Astra 400 bat ere.

2015ean, eremu berean, Guda Zibilaren garaiko zenbait kanoi metrailadore aurkitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Memoria historikoa albisteak Euskal Herriko ibaiak