Gizartea -
Ikerketa
Udaltzain batek etorkin bat ustez jipoitu du Alcorconen
Irudi batzuetan agertzen den polizia enplegurik eta soldatarik gabe uztea erabaki du Udalak, eta ikerketa epaitegiaren eta Fiskaltzaren esku utzi du.
Erredakzioa
Mozkortuta gidatzeagatik atxilotutako etorkin bati polizia batek ustez emandako jipoia ikertzen ari da Alcorconeko (Madril) Udaltzaingoa, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak 2009ko otsailaren 21ean jazo ziren Alcorconeko Udaltzaingoaren egoitza zaharrean, Jaboneria kalean. Grabatutako irudi batzuen arabera, poliziak atxilotua aurpegian jo zuen, beste udaltzain batzuek erasoa ikusten zuten bitartean. Atxilotuak bilurrak ipinita zituen eta beste poliziek ez zuten ezer egin erasoa eteteko.
Udalak "berehala enplegurik eta soldatarik gabe utzi du irudietan agertzen den polizia gertatutakoa argitu bitartean", Salomon Matias Segurtasun zinegotziak azaldu duenez. "Erantzukizunak argitzeko" ikerketa zabaldu dutela baieztatu du zinegotziak.
Era berean, "atxilotuen aurkako erasoak gaitzetsi" ditu Udalak, baina "gertakari bakana" dela erantsi du "Poliziaren jokabidea eredugarria delako".