Gizartea -

Gipuzkoako eliz-barrutia

Munillak ukatu egin du Arregi "erbesteratzea" eskatu zuela

"Batasun ezagatik eta gure arazoak behar den lekuan konpontzeko gaitasun gabeziagatik sortu den ikuskizuna" gaitzetsi du Donostiako gotzainak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxe Ignacio Arregi Donostiako gotzainak gezurtatu egin du "inor erbesteratzea" eskatu duela, Joxe Arregi teologo frantziskotarrak Eliza utzi aurretik egin zituen adierazpenen harira.

Gipuzkoako hiriburuan emandako prentsaurreko batean, Munillak gaitzetsi egin du "batasun ezagatik eta gure arazoak behar den lekuan konpontzeko gaitasun gabeziagatik sortu den ikuskizuna". "Oharkabean" igaro zitekeen kasu bat dela azpimarratu du.

Donostiako gotzainak gogora ekarri duenez, Donostiako eliz barrutiak agiri bat kaleratu zuen ekainaren 18an Arregiren kasuari buruz.

Munillaren arabera, agiri hartan, gotzaindegiak argi utzi zuen "gotzainak apaizekin duen harremanean" oso garrantzitsua dela "pribatutasuna" mantentzea, izan ere, horixe omen da Eliza beste erakundeengandik "desberdintzen" duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea