Gizartea -

44 udalerri

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro jarriko ditu hiriak hobetzeko

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak urbanizazio-obraren % 65era arteko laguntza emango du; gehienez ere, 900.000 euro udalerriko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Etxebizitzako sailburuak Hiriber programaren babesean emandako diru-laguntzen berri eman du Donostian. Guztira 15 milioi euro daude programa horretarako.

Programaren xedea da Euskadiko udalak diruz laguntzea, lehentasunez esku hartu beharreko auzo eta hiri-eremuak hobetzeko, eta hartara, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatuz, hiri eta gizarte-arloko narriadura saihesteko. Guztira, 45 proiektuk eta 44 udalek jasoko dituzte laguntzak.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak urbanizazio-obraren % 65era arteko laguntza emango du; gehienez ere, 900.000 euro udalerriko. Lizitazio-prozesua gehienez ere hilabeteko epean hasi beharko da, eta obrek 2011ko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute. Diru-laguntzak, egungo egoera sozio-ekonomikoaren gain jardun nahi duen krisiaren aurkako jardunen multzo gisa pentsaturiko +Euskadi 09 neurrien esparruan sortu dira, eta programa arautzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako baldintzak bete dituzten proiektuen artean puntuaziorik handiena jaso dutenei eman zaizkie. Esku-hartze ildo horren barruan, nolabait ere etxebizitza-eskariari eman beharreko erantzunar osatu egin nahi da, babes publikoko etxebizitzak egiteko edo espazio publikoa egokitzeko lurzoru urbanizatuko lurzatiak sortzeko beharrezkoak diren urbanizazio-obrak bultzatuz eta sustatuz.

Problematika mikrourbanoetan esku hartuz gero, esparru horretan lehentasunezko hirigintza esku-hartzeak bideratzeko erraztasunak emanez, hobekuntza ekonomiko eta sozialak lortuko dira, eta etorkizuneko garapen harmonikoaren oinarriak ezarriko dira.

Laguntzak arautzen dituen Aginduari jarraituz, lehentasunezko esku-hartzea behar duten auzo eta/edo hiri-eremutzat hartu dira hiri-eremu homogeneoak, batez ere bizitegietarakoak eta ohiko bizileku legez erabilitakoak eta ondoren adierazitako egoeraren batean daudenak:

Hiriber programaren bidez diru-laguntza jasoko duten hobekuntza-proiektuek zehazki obra hauek egiteko izango dira: espazio publikoa hobetzea eta harekin lotutako aparkalekuak, berdeguneak edo kirol-guneak hornitzea; babes publikoko etxebizitzak hartuko dituzten orubeak merkaturatzea ahalbidetuko duen egikaritze-fasean dauden eremuen edo sektoreen urbanizazioa; eta goian adierazitako eremu edo sektoreez kanpoko bide-sistema osatzeko elementuen egikaritzea, haiek garatzeko beharrezkoak badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea