Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea hil du mailuka Coruñako Ponteceso herrian
Ezbeharra 18:00etan gertatu da. Biktimak 34 urte zituen.
Erredakzioa
Gizonezko batek emaztea hil du gaur arratsaldean, mailuka, Coruñako Ponteceso herrian, Guardia Zibilak iragarri duenez.
Ezbeharra 18:00etan gertatu da. Guardia Zibilaren esanetan, 34 urteko emakumeak hainbat mailukada jaso ditu. Gertaera argitzeko ikerketa abiatu dutela gaineratu dute.
Guardia Zibilak ustezko hiltzailea atxilotu du. 56 urteko gizonezko bat da. Susmoak gaur arratsaldean hasi dira, ama ez baita ikastetxean semearen bila agertu. Horrez gain, zenbait pertsonak biktimaren senarra kaletik ikusi dute, gorputza zaurituta zuela.
Batzuen esanetan, bikotekideak banantzeko bidean zeuden eta ez ziren etxe berean bizi. Halere, hildako emakumea gizonezkoaren etxean aurkitu dute.