Gizartea -
Bilbon
Fiskalak 23.000 euroko isuna eskatzen du bost antimilitaristarentzat
Eraistea simulatu nahian, Bilboko Gobernu militarrean metro kuadro bateko zuloa egitea leporatzen diete. Ekintza horrekin intsumisioaren 20. urteurrena ospatu nahi zuten.
Erredakzioa
Alberto Estefania, Mikel de Luis, Julene Eiguren, Jon Joseba Marco eta Miguel Angel Martinez antimilitarista bilbotarrak gaur epaitu dituzte Bilboko Gobernu militarreko harresian zuloa egin eta kalte delitua leporatuta.
Alberto Estefania Kontzientzia-Eragozpen Mugimenduko kideak jakitera eman duenez, Fiskaltzak 23.000 euroko isuna eskatu du beraientzat.
Ekintza intsumisioaren 20. urteurrena ospatzeko egin zutela argitu du Estefaniak. "Kuarteletako harresiak bota" lelopean, bost ekintzaileek pikotxak eta mailuak erabili zituzten Bilboko Gobernu militarreko horma zulatu eta haren eraistea simulatzeko, hori baita antimilitaristen ideian arauetariko bat: kuartelak desagertzea.
Ander Eigurenek, mugimenduko beste kide batek, adierazitakoaren arabera, pikatxarekin metro kuadro bateko zuloa egitea leporatu diete. Ahozko bistan, epaituek egindakoa onartu dute "aipatutakoa egin zutelako eta berriro egingo zutelako".