Gizartea -
Madrileko Probintzia Auzitegia
Ikasleei dirua itzuli beharko die Opening ingeles akademiak
Opening akademia eta kredituak eman zituzten banketxeak ordaindutako dirua itzultzera zigortu ditu epaitegiak.
ETB
Ikasleei dirua itzultzera zigortu du Justiziak Opening akademia. Itxi zutela zortzi urte dira dagoeneko, baina Madrileko Probintzia Auzitegiak ingeles akademia eta zenbait banketxe zigortu ditu, eta ordaindutakoa itzuli beharko dute.
Horrela, zortzi urte geroago galdutako dirua berreskuratuko dute kaltetuek.
Opening akademia eta kredituak eman zituzten banketxeak ordaindutako dirua itzultzera zigortu ditu Madrileko epaitegiak.
800 bezero baino gehiagori, horietariko asko euskal herritarrak, eragin zien iruzurrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea