Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Coruñan, amaginarreba hiltzea egotzita

Ustezko hiltzaileak ihes egiteko hegazkineko billeteak zituen harentzat eta 21 hilabeteko haurtxoarentzat.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizon bat (43 urte ditu) atxilotu du Coruñan, astelehen honetan, amaginarreba hiltzea eta 21 hilabeteko haurtxoarekin ihes egitea egotzita, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Gertaerak goizaldean izan ziren, Monte Alto auzoan. Atxilotutako gizonezkoak ustez amaginarreba (73 urte ditu) hil eta ihes egin zuen.

Guardia Zibileko agenteek 06:00etan aurkitu zuten, Fonteculler herrian, Culleredo udalerrian, eta atxilotu egin zuten.

Une horretan, ustezko hiltzaileak hegazkineko billeteak zituen harentzat eta haren haurtxoarentzat, Alvedroko aireportuan hartzeko, atxilotu zuten udalerri berean.

Biktimaren senide batek jakinarazi zion gertatutakoa Udaltzaingoari, eta hark Polizia Nazonalari abisatu zion, etxera joan eta odoleztatutako gorpua aurkitu ostean.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Espainia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea