Gizartea -
Elikadura
Bizkaian atzemandako arrautza-sorta ez zegoen kutsatuta
20 tona arrautza likido pasteurizatuak kutsatuta ez zeudela frogatu ostean, merkatura itzuli ahal izango dituzte normaltasunez.
Agentziak | Erredakzioa
Abuztuaren 12an Bizkaiko enpresa batean atzemandako arrautza-sorta ez zegoen fiprolinez kutsatuta, beraz, merkatura itzuli ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez.
Hilaren 12an, fripolinez kutsatutako 20 tona arrautza likido pasteurizatu atzeman zituela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Frantziatik zetozen Bizkaiko enpresa batera. Intsektizida honek Espainian kutsatutako lehen produktu sorta izango litzateke.
Halere, gaur Eusko Jaurlaritzak azaldu du Elikadurarako eta Pentsurako Alerta Azkarreko Europako Sistemaren jakinarazpen bat jaso duela, “sorta askatu” daitekeela esanez, egindako analisiek ez dutelako detekta daitekeen fipronilik aurkitu.
Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, elikadurako produktuen fabrikazio prozesu bat beran ere ez sartzeko erabaki zuen atzematea ustez kutsatutako arrautza likidoa.
Orain, kutsatuta ez zegoela frogatu ostean, sorta merkatura itzuli ahal izango dute normaltasunez, Jaurlaritzaren arabera.