Gizartea -
Ezbeharra
Gazte bat hil da Gasteizen, pabiloi bateko teilatutik erorita
Enpresak urteak zeramatzan itxita, eta sarrera guztiak hormaz estalita zituen, baina hesi bateko zulotik sar zitekeen.
EITB.EUS
17 urteko gazte bat hil da Gasteizen, pabiloi bateko teilatutik erorita, uralita apurtuta ostean, astearte honetan. Pabiloia Urartea kalean dago, Ehari-Gobeu industrialdean.
Enpresak urteak zeramatzan itxita, eta sarrera guztiak hormaz estalirik zituen, baina hesi bateko zulotik sar zitekeen.
Krisiaren ondorioz enpresa asko itxi ziren, eta zenbait higiezin eta pabiloi bankuen esku geratu ziren. Erosle faltan, pabiloiak zaintzea dirua galdetzea dela uste dute bankuek.
Jabeek eta suhiltzaileek ate eta leiho gehienak hormatu dituzte, baina, agerian geratu denez, ez da nahikoa ezbeharrak ekiditeko.