Gizartea -
Muskiz
Petronor lantegian arazoak izan dira eta konpresore bat gelditu egin da
Gertakari horren ondorioz normalean baino ke gehiago isuri du findegiak eta garrak handiagoak izan dira.
Agentziak | Erredakzioa
Petronorrek Muskizen duen koke findegian arazoak izan dira arratsalde honetan eta konpresore bat gelditu egin da. Bero handiak eragin du arazoa, konpainiak azaldu duenez.
Gertakari horren ondorioz, hirugarren tximinian ohi baino gas gehiago pilatu da eta normalean baino ke gehiago isuri du eta garrak handiagoak izan dira. Alabaina, Petronorrek azpimarratu du egoera bere onera etorri dela.
Lantegia geldiarazi ez dutela, baina lan-karga murriztu dutela erantsi dute.
SOS Deiak larrialdi zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak badute jazoeraren berri.
Matxuratutako konpresorea 19:00etan berriro martxan egongo zela aurreikusi du konpainiak.