Gizartea -

Hondakin nuklearrak

Hondakin biltegiaren kokalekua erabaki izana ezeztatu du Gobernuak

Valentziako Generalitateak hondakin nuklearren biltegia Zarran kokatu zela iragarri du gaur; hala ere, De la Vega presidenteordeak erabaki hori datorren astea arte ez dela hartuko adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Teresa Fernandez de la Vega, Gobernuko lehen presidenteordeak, Valentziako Generalitatak egindako iragarpena ezeztatu behar izan du. Iragarpen horren arabera, Aldi bateralp Biltegi Zentralizatua Zarrako herrian kokatuko litzateke. Valentziako Gobernuaren esanetan, Pedro Marin Estatuko Energia idazkariak jakinarazi die erabakia.

Hala ere, Fernandez de la Vegak azaldutakoaren arabera, erabakia ez dute oraindik hartu, aurrerago egingo dute, "datorren astean, uste dugu", eta bitartean informazio tekniko zein juridiko gehiago eskatu dute.

Honen harira, Ministroen Kontseiluak txosten osagarri bat eskatu du gaur Miguel Sebastian Industria ministroaren dokumentu zabal bat aztertu eta gero. De la Vegak konfirmatu duenez, dokumentu horretan Valentziako udalerri baten aukera aipatzen da, eta Zarra da Valentziako hautagai bakarra.

"Oso gai konplexua da", esan du Gobernuko bozeramaileak. Hala ere, "adostasun politikoa kontuan hartuz eta ikuspuntu tekniko baten aldetik baldintza onenak batzen dituen lekua" aukeratuko dela ziurtatu du Fernandez de la Vegak.

Gaur bertan jakitera eman dutenez, Industriako Ministerioak egindako txostenean Zarra da biltegia hartzeko aukera gehien dituen udalerria. Ondoren, Tarragonako Ascó dago, hamarren batzuetako distantziara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea