Gizartea -
Bilbo
Gizon bat atxilotuta, beste bati kristalezko kopaz aurpegia moztea egotzita
Gertaerak 01:40an izan dira. Patruila bat San Frantzisko auzoan zegoen, eta agenteek taberna bateko kanpoaldetik zetozen oihuak entzun dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat (52 urte ditu) atxilotu du Bilbon, goizaldean, beste bati kristalezko kopa batekin aurpegia moztea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertaerak 01:40an izan dira, gaur, ostirala. Patruila bat San Frantzisko auzoan zegoen, eta agenteek taberna bateko kanpoaldetik zetozen oihuak entzun dituzte.
Ertzainek esku hartu dute, eta gizonezko batek aurpegian odola zuela ikusi dute, dirudienez, belarri-gingilean eta aurpegian bi ebaki zituelako.
Zaurituak agenteei azaldu dienez, gertu zegoen pertsona batek eraso egin dio.
Patruilak ustezko erasotzailea identifikatu du, puskatutako kristalezko kopa oraindik eskuan zuela. Agenteak gerturatzen ari zirela, lurrera bota du.
Gizonezkoa atxilotu dute, lesioen ustezko delituagatik, eta epailearen esku utziko dute, Ertzaintzak beharrezko eginbideak burutu ostean.