Gizartea -
Villabonakoa zen
Sofia Tato gipuzkoarraren senar eta ustezko hiltzailea, kartzelara
Emakumea, 42 urtekoa eta Villabonakoa bera, aurreko ostegunean hil zuten Caceresko Arroyo de la Luz herrian.
Agentziak | Erredakzioa
Sofia Tato Villabonako gipuzkoarraren senar eta ustezko hiltzailea kartzelan sartu da Caceresen, asteazken honetako 15:00ak baino lehentxeago; aurreko ostegunean atxilotu zuten, baina San Pedro de Alcantara ospitalean izan da, arma zuriz egindako zauriengatik.
Hala, Caceresko 3. Epaitegiko titularrak hartutako erabakia gauzatu da; izan ere, kartzela adostu zuen Santiago Camararentzat (42 urte ditu). Gizonezkoak, ustez, emaztea hil zuen abuztuaren 24an. Hori esan diote Eferi Gobernuaren Ordezkaritzaren iturriek.
Dena den, ospitaleratuta zegoen, eta zaintzapean, alta jaso arte; gaur eman diote.
Maria Sofia Tato Pajaresek 42 urte zituen eta Arroyo de la Luz Caceresko herrian bizi zen; senarra bertakoa zen, eta senarrak hil zuen ustez. Extremaduran, 2017an, bi emakume hil dituzte indarkeria matxistako hilketetan; Estatu-mailan, 36 izan dira.